Ongi Etorri
Kalea alde batera utzi, eta 1999an proiektu bat abiatu genuen gazte batzuk gara, landa eremuan eta landa eremutik bizitzen saiatuz.
Animaliei eta nekazal turismoari eskaintzen diegu gure eguneroko ahalegina, eta horrek laguntzen digu guzti hau aurrera ateratzen.
Zelai berdez eta mendiz inguratuta dago gure baserria, itsasotik gertu, Aiako (Gipuzkoa) herrigunetik bi kilometrora, Pagoetako Parke Naturalaren inguruan.
Lokate XVII. mendeko baserri bat da, baina pixkanaka eraberritzen joan gara: lastategia eta dolarea zeuden lekuan, hamar pertsonarentzako etxe bat daukagu, 'Lokate Handi'; familia zein lagunak biltzeko ezin hobea.
Bestalde, lehen garai bateko ukuilua zegoen lekuan, orain bi logelako etxetxoa daukagu, erabat hornitua, 'Lokate Txiki'.
Ataripe ireki eta zabala daukagu, haurrak jolasteko, aisialdirako edo barbakoa egiteko egokia.
Bezeroentzat eskuragarri ditugu sehaskak eta ohe osagarriak. Logela guztietan berogailua dago eta sukaldeak guztiz hornituta daude.
Aurretik abisatuz gero, otordu gozoak prestatzen ditugu baserriko produktuekin.