Kokapena
Errepide, hegazkin edo tren bidez oso ondo komunikatuta dagoenez, azkar irits daiteke etxera.
- Madriletik: hegazkinez, 3 ½ ordu (45’-ko hegaldia); autoz, 4 ½ ordu.
- Bartzelonatik: hegazkinez, 3 ½ ordu (50’-ko hegaldia); autoz, 5 ½ ordu
- Zaragozako: autoz, 2 ½ ordu
- Bordele: autoz, 2 ½ ordu
- Paristik: hegazkinez, 4 ordu (1 ordu 10 minutuko hegaldia); autoz, 6 ½ ordu; TGV bidez, 5 ½ ordu
Behin hona iritsitakoan ere erraz mugituko zara: Donostia 20 minutura, Bilbo 55 minutura, Gasteiz ordubetera, Miarritze 45 minutura, Iruñea ordubetera.
Nola iritsi
AIAko udalerrian dago etxea, Getaria eta Zarautz herri turistiko ezagunetatik oso gertu, eta Donostiatik 20 kilometrora bakarrik.
Bilbotik, A-8 autopistatik:
- Zarautz irteeran atera (11 irteera).
- N-634 errepidean jarraitu, Oriora bidean.
- Orio herrira iritsi aurretik, eskuinerantz hartu lehen saihesbidean (Ubegun industrialdean), eta bi kilometro egin, baserri batera iritsi arte; hor, zubi baten azpitik pasa behar da. Zubia pasa ondoren, ezkerrerantz hartu eta aldapa igotzen hasi. Pare bat kilometrora malda jaisten hasiko gara, eta ezkerraldean aurkituko dugun lehen baserria da gurea, Lokate.
N-1 errepidetik:
- Aia-Orio irteera hartu.
- Aia-Orioko seinaleak jarraitu, Orioko zubia pasa arte. Aiarako lehen saihesbidea albo batera utzi, eta eskuinerantz jarraitu Bilborako noranzkoan; berehala, ezkerrerantz dagoen hurrengo saihesbidea hartu (Ubegungo industrialdean). 2 km egin lauan baserri batera iritsi arte, eta hor, zubi baten azpitik pasa. Zubia pasa ondoren, ezkerrerantz hartu, eta aldapa igotzen hasi. Pare bat kilometrora, aldapa jaisten hasiko gara, eta ezkerrean topatuko dugun lehen baserria da gurea, Lokate.